Partager l'article ! NORTZUK GAREN eta NOLA AURKITU GURE ONTZIOLA: &nb ...
Les Escumayres-Talasta elkarteak ohizko maneran eginikako ontziak eraiki eta nabegarazten ditu, Aturri ibaian, bere aldeko ibai-adar
eta erreketan. Tokiko garapen dinamikan parte hartzen du ere, bere helburuetan daukan, ibai eta erreketako ondareaz jabetuz.
Ontziola honetan, kideak elkarte ofizial batean bildurik daudela, zurezko itsasontziak eraikitzeko, transmititutako ohizko eraikuntzan
oinarriturik, teknika modernoak erabiltzen dira. Bere kokapenari esker, ontziegile profezionalak, bai eta, adin eta jatorri ezberdinetako ontzizale amateurrak elkartzen ditu.
Belarraun ontzi eta txalupen topaketak (Aturri 2005etik 2008ra… eta bi urtetarik 2008tik aurrera) elkartasun momentu eta anaitasunezko
topaketak izaten dira, alde askotatik etorritako itsasturiei Aturriren urtegi, eremu eta inguruak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Egun horietan toki ederrak erakusteaz bestalde, ibilaldian
zehar, erreka inguruko herrietan animazioak eskaintzen zaizkie (mintzaldi, bazkari eta afari herrikoi, ikuskizun, argazki txapelketa, etab.) bertako biztanleeri zuzenduak direnak ere
bai.
Erabiltzen diren propulzio medioekin (bela eta arrauna) bai eta eraikuntzarako erabiltzen diren materialeei begira (luzara moldatu eta
kudeatutako zura erabiliz, adibidez), elkarteak ibilmolde moderno eta alternatibo bat jarraitzea hautatu zuen.
"Escumayres" : piratak gaskoin maritimoan / Talasta : frantsesezko"clapotis" esateko modu bat euskaraz
Gure ontziola, orain LEHUNTZE herrian (64990), ATURRI ibai hegiko xirgabidean kokatua da, « Café du Port – Chez Nicolas
» ostatutik 100 bat metrotara. Astegunetako lan orduetan norbait topatu dezakezu bertan.
Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono hauetara :
00 33 (0)559 01 42 18 edo 00 33 (0)673 27 20 68.
Bestela, internetez ere mezu bat bidali diezagukezu helbide honetara
lescumayre@orange.fr
