Partager l'article ! ITSAS-BAZTERREKO ATURRI: Henry Lafitte, "Camérade" deitua, Bidouze errekako azken batelari bat da. Argazkian, Les Arroques ...

Henry Lafitte, "Camérade" deitua, Bidouze errekako azken batelari bat da. Argazkian, Les Arroques "bachet" modeloko ontziaren
arrastoen aitzinean.
Hastapenetik, Les escumayres-Talasta elkarteak itsas-bazterreko Aturriren ondarea zaintzeko eta transmititzeko lan bat
eramaten du, bestalde.
Lan hori, gaurregun desagertuak diren bi korporazioen memoria bilketaren inguruan eramana da, gehienik : batelariak eta kalfateroak
(Aturriko uregietan horrela deitzen zituzten itsas-zurginak).
Hortarako, azken aktore horiek kondatzen dizkiguten oroitzapenak grabatzen aritu gara, baita ere, aktibitate horieri loturiko testu,
lekukotasun eta argazkiak biltzen.