• Flux RSS des articles

Rechercher - Bilatu

AMATEUR ERAIKUNTZA

Bakoitzak bere barkua konpontzeko edo txalupa eraikitzeko, ontziolako kideek bertako langile-kudeatzaileari laguntza teknikoa eskatu diezaiokete. Aurrekontua aipatzeko, tailerra okopatuko den denboraren arabera, materialaren prezioa noski eta eskainiko zaien laguntza nolako izango den eta, oinarri hauekin finkatzen da ordainketa saria.

Elkartean marraztutako modelo batzuetan oinarriturik, edo itsas-arkitekto batzuen lanak segituz, eraikiak izaten dira gure ontziak, ohizko modeloetan fidatuz ala ez.

Eraikuntza lanak, gehienetan, urtean zehar egiten dira, ordutegiak banatu eta finkaturik. Baina posible da ere, eraikuntza txikia edo errexa baldin bada (Galipota, adibidez), lanorduak ikastaldi baten denboran bateratzea: talde-lanean, egun batzu segidan,  ikastaro gisako batean parte hartuaz.

P1050224
  P1050402

Mesclagne eta Txantxangorri ontziak  Les Escumayres-Talasta ontziolan eraikiak izan ziren, elkartekide amateurrekin batera.

 
Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus