Overblog
Editer la page Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
/ / /

2-me-prix

Les Escumayres-Talasta elkarteak ohizko maneran eginikako ontziak eraiki eta nabegarazten ditu, Aturri ibaian, bere aldeko ibai-adar eta erreketan. Tokiko garapen dinamikan parte hartzen du ere, bere helburuetan daukan, ibai eta erreketako ondareaz jabetuz.

Ontziola honetan, kideak elkarte ofizial batean bildurik daudela, zurezko itsasontziak eraikitzeko, transmititutako ohizko eraikuntzan oinarriturik, teknika modernoak erabiltzen dira. Bere kokapenari esker, ontziegile profezionalak, bai eta, adin eta jatorri ezberdinetako ontzizale amateurrak elkartzen ditu.

Belarraun ontzi eta txalupen topaketak (Aturri 2005etik 2008ra… eta bi urtetarik 2008tik aurrera) elkartasun momentu eta anaitasunezko topaketak izaten dira, alde askotatik etorritako itsasturiei Aturriren urtegi, eremu eta inguruak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Egun horietan toki ederrak erakusteaz bestalde, ibilaldian zehar, erreka inguruko herrietan animazioak eskaintzen zaizkie (mintzaldi, bazkari eta afari herrikoi, ikuskizun, argazki txapelketa, etab.) bertako biztanleeri zuzenduak direnak ere bai.

Erabiltzen diren propulzio medioekin (bela eta arrauna) bai eta eraikuntzarako erabiltzen diren materialeei begira (luzara moldatu eta kudeatutako zura erabiliz, adibidez), elkarteak ibilmolde moderno eta alternatibo bat jarraitzea hautatu zuen.

"Escumayres" : piratak gaskoin maritimoan / Talasta : frantsesezko"clapotis" esateko modu bat euskaraz

Gure ontziola, orain LEHUNTZE herrian (64990), ATURRI ibai hegiko xirgabidean kokatua da, « Café du Port – Chez Nicolas » ostatutik 100 bat metrotara. Astegunetako lan orduetan norbait topatu dezakezu bertan.
                         GPS ; 43.491234, -1.380135
Gurekin harremanetan jartzeko, internetez mezu bat bidali diezagukezu helbide honetara
lescumayre@orange.fr

carte1
 

Partager cette page

Repost0
Créer un blog gratuit sur overblog.com - Contact - CGU -